Landaberri

  • Autor: Vários
  • Narrador: Vários
  • Editor: Podcast
  • Duración: 202:56:58
  • Mas informaciones

Informações:

Sinopsis

Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa, Arantxa Arzaren eskutik. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.

Episodios

  • 2024/02/17 Asier Ordoño eta Jone Agirreren proiektua: Harri Herri

    17/02/2024 Duración: 56min

    Uharte Arakilen instalatu dira bi gasteiztar hauek. Larreko oiloak, frutarbolak eta baratzea jarri dituzte. Nekazarien mobilizazioez eta euren proiektuaz aritu dira. ...

  • Landaberri (2024/02/10)

    10/02/2024 Duración: 55min

    Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa, Arantxa Arzaren eskutik. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez....

  • 2024/02/03 Abadiñoko azoka eta proiektu pilotu berriak nekazaritzarako

    03/02/2024 Duración: 53min

    Esther Ugaldea eta Ibon Lasuen nekazariekin hitz egin dugu azokaz eta euren egunerokoan dituzten zailtasunez. Bi proiektu pilotu berri ere bai: Gazta Energy eta Smart farm. Argia eta urari lotutako bi proiektu pilotu....

  • 2024/01/27 Nafarroako hitzarmena eta izurdeak

    27/01/2024 Duración: 54min

    Nafarroan, besterentzat lanean ari direnentzako hitzarmenaz aritu gara Berta Garciarekin (LAB) eta Patxi Irisarrirekin (EHNE). Aztiko Estanis Mugerzarekin izurdeen egoeraz ere aritu gara....

  • 2024/01/20 EHLGk 19 urte eta Zallo Kontserbak

    20/01/2024 Duración: 54min

    Iker Elosegi eta Leire Sasiain izan ditugu hizlari Euskal Herriko Laborantza Ganberaz. Jakoba Errekondok, besteak beste, zuhaitzen landaketa nola egin dezakegun azaldu du, bereziki izotza denean....

  • Igor Horrillo:''Morfina, digoxina, kodeina… sendabelarretan jatorria duten botikak dira''

    13/01/2024 Duración: 15min

    EHUko Farmazia Fakultateko irakasleak azaldu digu nola, erauzten dituzten sendabelarretatik hainbat osagai aktibo, gero botikak egiteko. Kuku praketatik adibidez digoxina eratortzen dute bihotz gutxiegitasuna tratatzeko botika lortuz....

  • 2024/01/13 Hazien sarea eta Igor Horrillo irakaslea

    13/01/2024 Duración: 55min

    EHUko Farmazia fakultatateko irakasleak azaldu digu, nola lantzen duten Farmaziako graduan sendabelarren gaia. Farmakoterapia eta fitoterapia bereizi dizkigu....

  • 2023/12/30 Aleko Test zentroa Gasteizen

    30/12/2023 Duración: 56min

    Iñigo Aranberrik aurkeztu digu Gasteizen, gazte nekazarientzat zabaldu duten test zentroa. Nafarroako Abarzuzan orain urte bete sortutakoak ze bilakaera izan duen kontatu digu Elena Cerecedak....

  • Jon Etxeberriak hiru ezti berri aurkeztu dizkigu: gurbitz-eztia, koltza-eztia eta huntz-eztia

    24/12/2023 Duración: 16min

    Ataungo eztigileak liztor beltzarekin duten kezka izugarriaz ere hitz egin digu eta era berean, nabarmendu digu gaur egun jendeak ez duela eztia eskatzen, ezaugarri eta zapore bereziko eztiak eskatzen dituela. Zer eskatzen ari den jakitun da eroslea....

  • 2023/12/23 Jon Etxeberria erlezainarekin

    23/12/2023 Duración: 55min

    Ordiziako azokan hitz egin dugu Jon Etxeberria erlezain ataundarrarekin. "Jendeak gaur egun eztia eskatzean bere izen eta guzti eskatzen du ez eztia besterik gabe"...

  • Maore Ruiz: ''Sagarrez eta beste fruitu batzuz, egiten dugu sagardoa, % 100 naturala''

    17/12/2023 Duración: 11min

    Bizio horretan aritzen da: sagar, haran, gerezi ... denak nahastu eta sagardoak egiten dituzte. Kontserbanterik gabeak eta burbuiladunak, eta horregatik txotxik ez egitea gomendatzen dute....

  • Noiz esan liteke zuhaitz bat hilda dagoela?

    17/12/2023 Duración: 03min

    Jakoba Errekondok zuhaitzen hiru ezaugarri nagusiak aipatu dizkigu eta horietako bat da, etengabe hazten direla zuhaitzak, baita edozein landare ere. Hazteari utzitakoan, orduan esan liteke zuhaitza hilik dagoela....

  • 2023/12/16 Bizio sagadoak eta zuhaitz hilak

    16/12/2023 Duración: 55min

    Maore Ruizek azaldu digu Bizio izenarekin egiten dituzten edarien izpiritua zein den: %100 frutaz eginak, sagarrez bakarrik edota sagarra eta beste fruitu batzuk: haran, gerezi.......

  • 2023/12/09 Durangoko azokako produktuak eta intxaurrondoentzako tratamentua

    09/12/2023 Duración: 56min

    Jokin Bergararen Adaxka Lehorrak, Jon Ander Urrestiren "Eukalyptus" antzezlana eta Josebe Blancoren Hausnarrean. Ardien egin naute artzain liburua. Gabino Muruaren aholkuak intxaurrondoen ragolitis completa eulia akabatzeko....

  • 2023/12/02 Amillubi proiektuaren aurkezpena

    02/12/2023 Duración: 54min

    Biolurrek Zestoako Iraeta auzoan ekin dion proiektuaren aurkezpena egin digute Mirian Arrizabalaga eta Mirene Begiristainek Biolurreko talde eragileko bi kideek....

  • 2023/11/25 Zeraingo herrian haziak trukatzeko ekimen berria

    25/11/2023 Duración: 54min

    Arantzazu Muñoa, Zerain Lab elkarteko kideak eta Kontxita Gabiria herritarrak kontatu digute haziak trukatzeko herrian sortu duten ekimena. Leire Alkortak Sagardo Forumaren aurrerapena egin digu....

  • Zergatik izan liteke inportantea basoan lore txiki bat azaltzea?

    18/11/2023 Duración: 15min

    Biodibertsitateaz, naturguneez, espezien birsartzeaz, uraren garrantziaz...aritu zaigu Mikel Etxeberria Okariz biologoa, Iruñean egingo dituzten Natur Zientzien V. topaketak aurkezetean...

  • 2023/11/18 Natur Zientzien topaketak eta Baserriko Uzta

    18/11/2023 Duración: 55min

    Mikel Etxeberria Aranzadiko Botanika saileko biologoak Natur Zientzien topaketek zer dakarten aurreratu digu. Miren Narbarterekin eta Olivier Oihanarterekin, udazkeneko uzta....

  • Zeren arabera joaten zaizkie zuhaitzei koloreak aldatzen udazkenean?

    13/11/2023 Duración: 04min

    Udazken koloreez aritu gara Jakoba Errekondorekin "Landaberri" saioan....

  • 2023/11/11 Euskal Herriko ahuakateondorik zaharrenak Mutrikun daudelakoan

    11/11/2023 Duración: 53min

    107 urteko bi ahakateondo dituzte Mutrikun, horri buruz aritu gara eta Jakoba Errekondok zuhaitzen hostoen kolorea zeren arabera aldatzen den azaldu digu...

página 4 de 5